EKOIZPEN INTEGRATUKO ESNEA:
ONENA ZURE OSASUNARENTZAT ETA ZURE INGURUNEARENTZAT
Lacturale da, nazio-mailan, ekoizpen integratuko 1. esnea.
Esne-kategoria gorena:
Gehiago elikatzen zaitu, kalitate gehiago
Kalitateen taula konparatiboa.
Kalitatea jatorrian | LACTURALE, ekoizpen integratuko esnea | Esne konbentzionala eta ekologikoa |
Bakteriologia-indizea esnean (higiene- eta osasun-egoera). Zenbat eta baxuago, orduan eta kalitate handiagoa du esneak. | 50.000 UKE baino gutxiago | 100.000 UKE baino gutxiago |
Zelula somatikoen kontaketa (aberearen osasun-egoera). Zenbat eta gutxiago, orduan eta kalitate handiagoa esneak. | 300.000 ZSK baino gutxiago | 400.000 ZSK baino gutxiago |
Ekoizpen integratua zorrotzagoa da.
Jatorria bermatzen dizu
Lacturale ekoizpen integratuko Nafarroako esnearekin egin daiteke soilik. Lacturalen sekula ez duzu behe-mailako kalitatea aurkituko.
Zapore naturala
Gure behien elikadura bazka naturala da % 80tik gora; horrela, zaporea hobea eta naturalagoa da.
Esne seguruagoa eta purua
Kalitatea bermatzeko, egunero analitikak egiten ditugu eta esnearen propietateak mantendu daitezen, esnea 12 ordu baino lehenago prozesatzen dugu.
Behien ongizatea zaintzen du
Gure behiak zaintzen ditugu, osasuntsu eta pozik egon daitezen. Musika ere jartzen diegu; hartara, esne hobea ematen dute.
Zure ingurunea zaintzen du
Ekoizpen integratuak ingurumenaren kudeaketa zorrotzagoa egitea eskatzen digu, ingurumenaren gaineko eragina ahal denik eta txikiena izateko, ingurumenak ardura digu-eta.
Hau guztia INTIA-K ziurtatua